XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal idazleak Hona euskal idazleei, beren tartekoak aukera zitzaten egin galdera.

(Kontu egin, bestea ez bezala, hau gaurko idazleez ari dela): Zein dira zure ustetan eguneko hamar euskal idazle handienak?.

Galdera espreski zen hedatua, batere mugatu gabea, ez idazle definiziorik ez preferentziarik agertzen zuena, eta ez handitasuna epaitzeko neurbiderik markatzen zuena.

Zailtasun hauk batek baino gehiagok sentitu ditu.

Zailtasuna, alderdikeriagatik (batasuna, ez-batasuna), zailtasuna bereziki irizpide zehazgabeengatik.

Hori dela eta, batzuk ez dute inor aukeratu nahi, beste batzuk, handitasunaren eztabaidan ez sartzearren, ezagunenak edo beren ustez interesgarrienak jartzea erabaki dute.

Badira bereizkuntzatara jotzen dutenak ere, honen edo haren estiloa maite dutelako, edo kazetaritza edo sakontasuna, edo olerkariak batikpat jartzen dituzte, etc.

Erantzun emaile mordoxka da erantzunaren zailtasun gaitzarekin topo egin duena.

Dena den, eta orohar, norbaitek dioen bezala, handitasuna epaitzeko kriterio orokor bat behar litzatekeenez, gaia, estiloa eta hauek erabiltzeko zentzutasuna eta trebezia hartu bide dira gidaritzat, nahiz eta gai eta literatur jenero berezi bakoitzean hoberik ere izan.

Osotasunari begiratu zaiola dirudi, bada.

Euskal idazleen handitasuna hauzitan jartzen du dozena erdiren batek: erlatibatu egin behar dela esanez edo puntu honetan pesimismoa azalduz.

Erantzunik biribilena, eta negatiboena agian, hau da: (...).